XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lasturko zezen gorrizkaren aurrera dator Goiazko basahuntza.

- Oiloen zaratak entzun eta garbi esan beharra dago.

Idi zaharraren pazientzia ez da aski egunero oilo berritsu hoien zalapartak onez eramateko.

Mizmiz katutxoak intxaurrak bilatzen ari zen garaian oilo zaratatsuak zer? Ez ziren ez isilik egongo. Eta banoa.

- Isil-isilik nengoen - erantzun zion Kakarakan oiloak.

- Zu isilik? Hori sinestuko duen animalirik ez da hemen sortu. Eta banoa.

Basahuntzaren hitzak entzun eta protesta bizian hasi ziren kristalezko ontzietan bizi ziren arrain koloretsuak.

- Kakarakan oiloak begi bat galdu zuen.

Hori denon bistan dago.

- Eta ez ustekabez edo halabeharrez.

Nahita egindako gaiztakeriak dira.

- Guk ere hamaika eraso sufritu behar izaten dugu.

- Mizmiz katuaren inguruan inoiz ere ezin seguru aurkitu.

- Beldurrez beti, eta hori bakarrik balitz! - Bai, bai! Gutxien espero dugunean zazt! eta raup! gure artera datorrela katuaren hatzaparra eta berarekin doa ontziko arrain politena.

- Justizia, justizia! - Zezen jauna! Justizia da gure eskari bakarra.

Mizmiz begira-begira jarri zitzaien eta arrain guztiak, badaezpada, kristalezko leku izkutuenetan bildu ziren dardarka.

Hura zen epaitegian sortutako eskandaloa! Denak batera hitzegin nahi.

Lasturko zezenak isiltasuna eskatu arren, Zipriztin ireltxoak makilaz lurra mila aldiz kolpatu arren, han, epaitegian, inork isilik egon nahi ez!.

- Hertzainak, hertzainak! Non dira basoko hertzainak.

- Baina gure basoan ertzainik ez badago.

Basoko txibatoa da aurrera datorrena: kuku zalataria.

- Aiba! Galdu nauk - pentsatu zuen Mizmiz katutxoak. Honek esango dituenak!.

- Bai, han nintzen, han bertan - zioen kukuak.

- Dena ikusi nuen, garbi asko ikusi ere.

Nere bi begi hauekin.

Bai, han nintzelako, han bertan.

Nahita eta gogo txarrez bota zion intxaurrondoko intxaur alerik mardulena.

Nik hala uste behintzat.

- Kukua! Uste guztiak ustelak, erantsi zion zipriztin ireltxoak.

- Gezurrak zaina labur - oihukatu zuen Txarra-txarra dortokak.

- Iso - eskatu zuen Lasturko zezen gorrizkak.

- Zezen jauna!- adierazi zuen Mizmiz katutxoak - hartu kontutan nire protesta.

- Ez eta pentsatu ere,- erantzun zion zezen jaunak.- kukua, jarraitu!.

Basoko txibatoak zelaketen ariari heldu zion.

- Bai, dena ikusi nuen, garbi asko ikusi ere.

- Bai. Han nintzelako, han bertan.

- Txibato zikina! esan zuen bere baitan Mizmi katutxoak.

- Onez libratzen banaiz kuku horrek hartu behar dituenak... Kristorenak eta bost! - Bai, han nintzen, han bertan!- txibatoak hori besterik ez zuen errepikatzen - nahita eta gogoz bota zion begira intxaurrondoko intxaur ale mardulena.

Basoko txori guztiak ere kukuaren alde irten ziren.

- Gehiegizkoak dira Mizmiz katutxoaren bihurrikeriak. Gehiegizkoak!.